XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PENTEKOSTE ondorengo 9'garren IGANDEA

Pentekoste ondorengo bederatzigarren Igande ontan, Elizak, gure bataioko aginduak gogoratzen jarraitzen du.

Kristau izateko ez da aski sakramentuak artu eta otoitz egitea.

Gure bizitza osoa burruka garratza da, eta gogor ekin bear zaio lanari, mundua zuzentzeari.

Eta ori iraupen etengabeaz.

Meza ontan eskeiñi dezaiogun zeruko Aitari, gure leialtasun jatorra, bere deiari erantzunez.

Otoitza: Eskatu dezaiogun ain maite gaitun Aitari, berekoitasunik gabe, gure otoitzak bere naiera ditezela.

Epistola: Israeldarrak, Ejitotarren menpetik askatu ziranean, dena egiña zutelakoan zeuden.

Bañan, Jaunak agindutako lur marduletara iritxi baño len, basamortuko ezerezetik igaro bear zuten.

Gu ere, zeruko aberastasunetara igo baño len, munduko ekaitzetan garbitu bear gera.

BERRI ONA: Jesus negarrez bere erriari begira.

Eta guztia, geiegi maite izan dulako erri ori; eta ala ere bere erriak ez du ezagutu nai izan.

Guregana etorri izan dan bakoitzean, artu ote degu gure salbatzallea?